Urdelardero Egunarekin lehertu dira gaur Eskoriatzako Inauteriak. Herriko ikastetxeetako haurrak baserritar jantzita irten dira kalera eskuan ziria dutela (hor sartuta txorizoa, ogi-zatia, sagarra…) eta kantuan ibili dira. Herriko plazan elkartatuta, txistorra gozoa jan dute. Eskoriatzak Ostegun Gizeneko tradizioa bizirik mantentzen du.