Aiztondoko Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak kalejira koloretsua egin zuen larunbat arratsaldean. Antolatzaileen esanetan, Adunako herri eskolako, Alkizako herri eskolako, Amasa-Villabonako Fleming herri eskolako, Asteasuko Pello Errota herri eskolako, Larraulgo herri eskolako, Zizurkilgo San Millan eta Pedro Mari Otaño herri eskoletako, Aiztondoko Erniobea institutuko eta Aiztondoko haur eskoletako familia, irakasle, langile eta herritarrak zeuden deituta parte hartzera, eta deialdiak erantzun bikaina izan zuen. Plazatik abiatu zen kalejira, musikaz girotuta. Amaieran, hainbat ekitaldi ere izan ziren.