Kalejira jendetsua egin zuten Villabonan
‘Euskal Eskola Publikoaz Harro’ plataformako agerraldiak erantzun bikaina izan zuen
Aiztondoko Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak kalejira koloretsua egin zuen larunbat arratsaldean. Antolatzaileen esanetan, Adunako herri eskolako, Alkizako herri eskolako, Amasa-Villabonako Fleming herri eskolako, Asteasuko Pello Errota herri eskolako, Larraulgo herri eskolako, Zizurkilgo San Millan eta Pedro Mari Otaño herri eskoletako, Aiztondoko Erniobea institutuko eta Aiztondoko haur eskoletako familia, irakasle, langile eta herritarrak zeuden deituta parte hartzera, eta deialdiak erantzun bikaina izan zuen. Plazatik abiatu zen kalejira, musikaz girotuta. Amaieran, hainbat ekitaldi ere izan ziren.
Temas
Más en Bertan
-
Giro ederrean ospatu dute Andoaingo Axeri Dantza
-
Un Ícaro rejuvenecido retoma el vuelo para recuperar su lugar sobre el río Deba
-
Punto Morado en las fiestas de San Pelaio de Zarautz para prevenir agresiones sexistas
-
Errenteria acoge un taller abierto a la ciudadanía para reparar aparatos electrónicos