Errenteria

Oarsoirriak taldeak herriko kaleak hartuko ditu inauterietan ohiko herriko kalejirarekin, kuadrillen eta familien Kalejaia bezala berrizendatuta. Giro ederra sortzea helburu, parte-hartzaileek kolorez eta musikaz beteko dute Errenteriako erdigunea otsailaren 10ean, 12.00etatik aurrera.

Dena ondo ateratzeko, bi entsegu prestatu dituzte: urtarrilaren 28an 17.00etan eta otsailaren 2an 18.00etan Merkatuzarren. Oarsoirriak taldeak dantza kolektiboan parte hartzera gonbidatu ditu herritarrak.

Informazio guztia eta koreografia ikasteko bideoa eskuragarri daude oarsoirriak.net webgunean. – A. Muga