Tolosako kaleak korrika zeharkatuko dituzte ehunka gaztek
Gaur goizean, 11.30etatik aurrera, Ero-Etxe elkarteak antolatzen duen krosaren 35.edizioa ospatuko da
Tolosa – Ero-Etxe elkarteak urteko lehen egunetan antolatu ohi duen lasterketa ohiko hitzordu bilakatu da jada herrian. Aurtengoa, gainera, “berezia” izango dela baieztatu dute elkarteko kideek. Izan ere, 35. a izango da gaur, 11.30etatik Aurrera ospatuko dena, eta bertan, ohi bezala, Tolosako zein eskualdeko ehunka gaztek korrika Saioa egingo dute festa giroan. 2023an, Covid19-aren pandemiaren amaierarekin batera ospatu zuten berriz ere krosa Ero-Etxe elkarteko kideek, bi urtetako geldialdia egin ondoren, eta itzulera “arrakastatsua” izan zela diote. Aurten ere harrera ona izatea espero da. Aste honetan zehar eskualdeko eskoletan dortsalak banatzen egon dira, eta dortsalik ez dutenek ere gaur bertan lasterketaren aurretik San Frantzisko pasealekuan jasotzeko aukera izango dute. Parte hartzea doakoa da.
San Frantzisko ibiltokian izango du probak irteera eta helmuga, eta sei lasterketa izango dira. 11.30etan, infantil mailako proba izango da. Mutilena, eta jarraian, neskena. 1.950metroko ibilaldia izango dute aurretik. 12.00etan berriz, alebin mailako korrikalarien txanda izango da. 1.400metroko lasterketa burutu beharko dute hauek. Eta, bukatzeko, 12.25etan, benjaminak aterako dira. 1.100 metroko ibilbidea egin beharko dute lasterketako gazteenek.
Temas
Más en Bertan
-
Messi, Cristiano, estas sí que son unas cracks
-
Una universidad abierta al mundo: estudiantes internacionales llegan a Deusto
-
Irungo EAJ-PNV reclama al Gobierno estatal el bidegorri que conecte con Hondarribia por Plaiaundi y Amute
-
La ministra para la Transición Ecológica visita las obras de renaturalización de la regata de Artia en Irun