Eskola Agenda 2030 programaren baitan, Hernaniko Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe guztietako ikasle ordezkariak atzo udal ordezkariekin bildu ziren udaletxeko areto nagusian.

Ikasleek azaldu zutenez, ikasturte honetan indarrak herrian dauden energia berriztagarriak ezagutzen, hauen onurak zabaltzen eta kale galdetegien bidez herritarren ezagutza maila aztertzen jarriko dituzte.

Beraz, datozen hilabeteetan herriko kaleetan Hernaniko ikasleak topatuz gero, galdetegia erantzuteko deia egiten die Udalak herritarrei.