TrukeLandia egitasmoa aurkeztuko dute ostegunean Lasarte-Oriako Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan 17.30ean. Ekitaldian GurasoLandia ekimenean parte har-tzen ari diren familiek parte hartu ahalko dute, aurrez gonbidapenak eskuratuta. Ikuskizuna doakoa da.
Ekimen hau Lasarte-Oriako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Ttakun kultur elkarteak bultza-tzen dute elkarlanean eta helburua esperientzia eta ezagutzak hilabetean behin trukatzea da.
Lehen esan bezala, aurten GurasoLandian ari direnek bertaratu ahalko dute TrukeLandiaren aurkezpenera. Ekitaldirako gonbidapenak gaur eta bihar jaso ahalko dituzte Ttakun KEren bulegoan (Geltoki kalea 4, behea), 9.00etatik 13.00etara eta 16.00etatik 18.00etara. Bulegora joan ezin dutenek kultur etxera bertara joan beharko dute 18an, eta 17.00etatik aurrera gonbidapenak jaso.