Síguenos en redes sociales:

Antzerki egitaraua prest, Urretxu eta Zumarragan

Guztira 16 antzelan prestatu dituzte, haurrentzako zazpi eta helduentzako bederatzi

Antzerki egitaraua prest, Urretxu eta Zumarragan

Urretxu eta Zumarragak bat egin dute beraien antzerki arte eszenikoen egitaraua aurkezteko, ekitakldia Zelai Arizti aretoan izan da. Aurkezpenean Mikel SerranoZumarragako alkateak eta Maialen Fidalgo Urretxuko zinegotziak parte hartu zuten. Serranok helduen-tzako egitarauaren berri eman zuen eta Fidalgok aldeiz haurrei zuzendutako antzezlanen berri.

Haurrei dagokienez, emanaldi guztiak Urretxun izango dira, 17.00etan. Otsailaren 18an Logela Multimediak Anbotoko Marilana antzeztuko du, martxoaren 17an Glu Glu taldeakLoti ederrak, apirilaren 21ean Pirritx, Porrotx eta MarimototsekEz gara jaitsiko!, maiatzaren 19an Gookapik Iratxoen kantu sekretuak, urriaren 20an Hikak Atearen bestaldean, azaroaren 17an Potx eta Lotx pailazoen saioa izango da eta abenduaren 15ean Hikak Jon beldurgabea lana antzeztuko du. Pirritx, Porrotx eta Marimototsen saioa Ederrena pilotalekuan izango da. Gainontzeko guztiak Labeaga aretoan izango dira.

Sarrerak 5 euroan salduko dira, Pirritx, Porrotx eta Marimototsena ez ezik. Horiena 7 euroan salduko da. Zazpi ikuskizunetarako bonuak ere erosi ahal izango dira. Haurrari laguntzaile batekin joateko aukera ematen dion bonuak 30 euro balio du eta haurren bonuak 20 euro. Bonuak asteartean jarriko dira salgai, Urretxuko kultur etxean.

Helduei dagokienez, saio guztiak Zelai Arizti aretoan izango dira, 20.15ean. Lehen saioa Jon Plazaola aktore urretxuarrak eskainiko du: Tu-tum, platz! bakarrizketa egingo du. Martxoaren 1ean Olatz Gorrotxategik Mierda de ciudad lana eskainiko du.

Udaberriko emanaldiei dagokienez, apirilaren 5ean La pulga flamenco taldeak Berriketan musika eta dantza ikuskizuna eskainiko du. Maiatzaren 3an El mono habitadok Guapa lana antzeztuko du eta ekainaren 7an Kamikaz kolektiboak Hiru kortse, azukre asko eta brandi gehiegi.

Hurrengo emanaldia irailekoa izango da: irailaren 6an Khea Ziater taldeak La sed del minotaurolana antzeztuko du. Azken hiru saioak udazkenean izango dira: urriaren 4an Txalo taldeak Kanpora sartzen antzeztuko du, azaroaren 8an La dramática errantek Yermaeta abenduaren 5ean Tartean taldeak Kortxoaren dilema.