Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo herrietako Oria merkatari Elkarteak Asmatu prezioa lehiaketa martxan jarri zuen gabonetako festetan. Txapelketaren helburua, tokiko merkataritza eta kontsumoa sustatzeaz gain, Villabona eta Zizurkilgo saltokietako bezeroek elkarteak prestatutako erakusleiho osoaren prezioa asma-tzea zen, eta astelehenean jakinarazi zuten nor zen irabazlea. Erakusleihoaren prezio zehatza 1.408,19 eurokoa zen, prezio hori gainditu gabe, gehien gerturatu den parte hartzailea Eneko Gorostidi izan da. 1.408 euroko apustua egin zuen billabonatarrak. Honenbestez, erakusleihoko produktu guztiak irabazi ditu Gorostidik, eta astelehenean bertan jaso ahal izan zuen saria.
Oria Merkatari Elkartetik ere, esker mezua zabaldu nahi izan dute aurtengo gabon festetan “herrian herriko merkataritza eta kontsumoa bultzatzeko” emandako erantzunagatik.