Matematikari eskainitako zikloa hasiko da ostiralean
‘Eulerren formula pediatrikoa: bitxi matematiko bat’ hitzaldia antolatu du Lemniskatak
Urtarrila, matematikaren bila zikloari hasiera emango dio ostralean, hilaren 12an, Lemniskatak, Goierriko zientzia sare herrikoiak. Lehen hitzaldiak Jose Ignacio Royo izango du buru. Eulerren formula pediatrikoa: bitxi matematiko bat hitzaldia eskainiko du. Beasaingo Igartzako Jauregian burutuko da saioa, arratsaldeko 19.00etatik aurrera.
Bigarren hitzaldia, Matematika eta euskal dantzak, urtarrilaren 19an izango da, Judith Rivasen zuzendaritzapean. Beasaingo Igartzako Jauregian burutuko da, arratsaldeko 19.00etan. Guztira, lau hitzaldi eskainiko dira. Azken biak urtarrilaren 26an eta otsailaren 2an egingo dira.
Erakusketak
Atzo ateak zabaldu zituen Argitaratu gabeko Goierriko argazki zaharrenak II erakusketak. Lazkaoko Kultur Etxeko aretoan dago ikusgai.
Temas
Más en Bertan
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría
-
Zumarraga recordará a José Manuel Morán y Julen Albisua en la Gala del Deporte
-
San Silvestre, bakardade ez hautatuari aurre egiteko lasterketa Hondarribian