Urtarrilaren 1ean, urteko lehen egunean, San Juan iturrira joateko ohitura berria sortu dute Baliarrainen. Festa honen sorrera dela eta, giro bikaina izan zen astelehenean urteari hasiera emateko festan. Udaleko kideek azaldu dutenez, herritarrak etxetik oinez igo ziren iturrira, eta iturriko urarekin, lehenik, eskuak eta aurpegia garbitu zituzten. Ondoren, Urteberriko lehen ur basokada edan zuten. Botila batean ur berria hartu eta eguerdiko bazkarian mahaian elkar banatzeko deia ere luzatu zuten ohitura berria sustatu nahian dabiltzan herritarrek. “Ura elkarbanatuko dugu mahaian, ura eta naturari errespetua adieraziz; urtea animoz hasteko” azaldu zuten.