EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistaren jardunaren nondik norakoak azalduko dituzte gaur arratsaldeko 19.00etatik aurrera Zumaiako Etxape zentro sozialistan egingo duten saioan, antolatzaileek zehaztu dutenez.

Azken asteetan herriz herri ari dira aurkezpenak egiten eta joan den abenduaren 29an Zarautzen aurkeztu zuten proiektua. Oraingoan, Urola Kostarekin jarraituz, Zumaian aurkeztuko dute gaur EHKSren proiektua.

EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialista erakunde politikoa aurkeztu zuten ofizialki abenduaren 16an Eibarko Astelena pilotalekuan 1.500 lagunen aurrean.