Urteroko moduan, La Salle-Legazpi ikastetxean jaiotza lehiaketa egin dute. Lehen Hezkuntzako 5. mailatik DBHko 4. mailara bitarteko ikasleek parte hartu dute. Lanak binaka edo hirunaka egin dituzte eta birziklatutako materialak erabiltzea baloratu dute.

Saritutako jaiotzak eta gainontzeko guztiak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean ikusgai jarri dituzte. Urtarrilaren 6ra arte egongo dira bertako erakusketa aretoan.

La Salle-Legazpi ikastetxeko jaiotza lehiaketa Uxue Carrera, Alaine Romero eta Maren Vegasek irabazi dute. Bigarren saria Ander Chefrad, Nicolas Estalayo eta Iker Garcesek eskuratu dute, hirugarrena Ander Barriga, Telmo Fraca eta Iker Salvatierrak, laugarrena Danel eta Luka Merino anaiek, bosgarrena Ander Imaz, Ibai Lopez eta Ekain Ruedak eta seigarrena Maialen Gutierrezek eta Paula Ibarzabalek.