Ibarrako Udalak eta Hauspoa elkarteak antolatuta, bertso saio musikatua egingo dute, gaur, 19.30etatik aurrera, San Bartolome elizan. Hauspoa elkarteko kideek azaldu dutenez, Oihana Iguaran Barandiaran, Eki Mateorena Zozaia, Julio Soto Ezkurdia eta Alaia Martin Etxebeste bertsolariak izango dira ekitaldiko protagonistak, eta haiekin batera Ane Zubia ariko da gai jartzaile lanetan. Izaro Yañezek ere musikari moduan parte hartuko du emanaldian, antolatzaileek baieztatu dutenez. Ibartarren hiletak San Bartolome elizan egin ohi direnez, hileta egonez gero bertso saioa 20.00etara atzeratuko dela jakinarazi dute antolatzaileek.

Sarrerak eskuragarri daude oraindik ere. Izan ere, saioaren aurretik eskuratu ahalko dira antolatzaileek parrokiaren atarian jarriko duten postuan eta, jakinarazi dutenez, sarrera bakoitza bost euroren truke eros daiteke.