Larunbatean Errege Magoak Zumarragara etorriko dira, haurren gutunak jaso-tzera. 18.30etik aurrera Euskadi plazan egongo dira.
Urtarrilaren 5eko kabalgatari dagokionez, 19.00etan abiatuko da Antiotik. 19.30ean mertzedariatara iritsiko da eta ondoren Herodesen jauregira joango dira (Zelai Arizti pilotalekuan). Legazpi kalea zeharkatu ondoren, Euskadi plazara iritsiko dira.
Kabalgata egunean mugikortasun murriztua duten pertsonei tokia gordeko diete jaiotzaren ondoan (udaletxearen aurrean). Lekua aurrez eskatu behar da. Eskaera urtarrilaren 3a baino lehen egin behar da Zelai Arizti kultur etxean: 943 72 35 10 telefono zenbakia eta kulturetxea@zumarraga.eus helbide elektronikoa.
Eman beharreko datuak honakoak dira: izen-abizenak, mugikortasun murriztasunaren arrazoia eta telefono zenbakia.