Tolosako Udalak jakinarazi duenez, Iparragirre kalean, 3 eta 4 etxebizitza zenbakietara arte, aldaketak izango dira, eremu horretan aparkaleku gehiago egin ahal izateko. Leku falta izaten da inguruan, eta modu horretara, arazo horri irtenbidea eman nahi dio Udalak. Gaur gaurkoz 36 autorentzako lekua dago, ilaran. Bada, aurrerantzean baterian aparka-tzeko lekuak jarriko dira kalearen erdira arte, eta, horrela, orotara 66 aparkaleku izango dira, horietako bat egokitua. Hori egin ahal izateko, kalearen zati horretan norabidea aldatu beharko dela jakinarazi du Udalak. Orain arte bi norabideko zirkulazioa izan du, baina aurrerantzean norabide bakarrekoa izango da.