Aurten ere, Topic museoko kideek azaldu dutenez, gabonetako festak ospatzeko eskaintza berezia izango da Tolosako museoan. Izan ere, azken urteetan, txotxongiloen Tolosako museoak Gabonetako kontzertu bat eta txotxongilo-ikuskizun bat antolatu izan ditu, bi jarduera horietako diru-bilketak helburu solidarioa izaten duelarik. Aurten ere ohiturari eutsiko diote, eta Gazako gatazkari laguntza humanitarioa ematen dion elkarte bati emango diote bildutako dirua. Bi saio horiez gain, txotxongiloak egiteko tailerra izango da Topic-en, 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Bihar, hilaren 27an, hasiko dira tailerrekin, eta 28an eta 29an ere egingo dituzte. 9.30etatik 12.30etara egingo dituzte saioak, eta 30 euroko prezioa izango du ikastaroak. Horretaz gain, urtarrilaren 14ra bitarte, Gabonetako txotxongilo eta kartelen erakusketa izango da ikusgai Anbigu aretoan.

Gabonetako egitarau bereziari amaiera emateko. berriz, abenduaren 30ean, hileko azken larunbatetan egin ohi duten bezala, museora bisita gidatua egingo dute. Museoko ordezkariek azaldu dutenez, Iñigo Aginagalde pedagogiako arduradunaren eskutik. Bisitak Euskaraz eta Gaztelaniaz egingo dituztela ere azpimarratu dute. Euskarazkoa 11.30etan izango da, eta gaztelaniazkoa, berriz, 12.30etan.