Maialen Barbadillo Albisuk diseinatutako domina jasoko dute San Silbestre proba amaitzen duten korrikalariek. “San Silbestrea oso proba kuttuna dugu Ordizian, eta iazko moduan, aurten ere, diseinu bereziko domina jasoko dute lasterketa amaitzen dutenek”, azaldu du Ordiziako Udalak.

Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako ikasle guztiei zabaldu zaie haien proposamena egiteko eskara. Jasotako proposamenen artean, Maialen Barbadillorena aukeratu du Udalak.

Ordiziako San Silbestre proba herrikoia 18.30ean hasiko da. Aurtengoa XLVI. edizioa izango da.