Aiako XVII. Argazki Lehiaketaren sariak banatu dira jada. Aiarrek aukeratu dituzte saridunak gainera, gustukoena bozka-tzeko aukera izan baitute.

Puntu gehien lortu dituena izan da Agurtzane Garmendiaren argazkia. Bigarren saria Aran Aldaiek lortu du. Azkenik, hirugarren saria, Aroa Fernandezen-tzat izan da.

Aiarrak ez diren argazkilariek ere parte hartu dute Aiako XVII. Argazki Lehiaketan. Horietatik irabazleak hurrengoak izan dira: Manex Etxebarria (Andoain), Luis Epelde (Zarautz) eta Yan Surget (Frantzia). Argazki guztiekin datorren urteko egutegia osatuko dute.