Inauterietako Ba-tzordeak ekimen berria jarri du martxan: erakusketa bat egingo du Xenpelar Etxean, otsailaren 8tik 17ra, herritarrek aurkezten dituzten argazki inauterizaleenekin.

Urteetan zehar Errenteriako inauteriak izan direnaren isla izan nahi du erakusketak eta horretarako, herritarrei etxean gordeta dituzten argazkiak helaraztera dei egin nahi diete.

Argazkiak inauteriak@errenteria.eus helbidera bidali beharko dira, beranduenez, urtarrilaren 14ra arte. Presentzialki entregatzeko aukera ere egongo da urtarrilaren 8tik 12ra, goizez artxiboan eta arratsaldez Xenpelar Etxean.