Urtero bezala, aurten ere Aizkorrira irteera antolatu du Lagun Onak MBk Urtezahar egunean. Ibilbidea ohikoa izango da: mendizaleak Otzaurtetik aterako dira, gailurrera igo eta Urbiara jaitsi, Arantzazurako bidea eginez amaitzeko. Izen ematea jada martxan da Lagun Onak MBren webgunean. Izena emateko azken eguna abenduaren 29a, osteguna, 21.00etan.

Irteera 7.00etan izango da, Azpeitiko anbulatorioren aurretik, abenduaren 31n. Ordaina autobusean bertan egingo da. Lagun Onak MBk adierazi duenez, 10 euro ordaindu beharko dituzte bazkideek, eta bazkide ez direnek, 15 euro.