Errenteriako Udalaren ekimenez, Euskal Herriko haurrek Olentzerok eta Mari Domingik idatzitako mezua jaso ahal izango dute. Eskaera Herri Bizia webgunetik egin daiteke dagoeneko. Interesdunek estekara jo beharko dute eta eurek zehaztutako posta elektroniko helbidean jasoko dute gutun pertsonalizatua.

Badira urte batzuk Udalak ekimen hau martxan jarri zuela eta ordutik ehundaka gutun bidali dira herriko mugak gaindituz.

Errenteriako Udaletik aurreratu dutenez, abenduaren 27tik aurrera, gainera, Errege Magoen mezua eskatzeko aukera ere izango da.