Azkoitiko Udalaren 2024ko aurrekontu kontsolidatuaren hasierako onespena eta San Jose egoitza, Zubiaurre-Elkargune Institutua eta Azkoitia Lantzen, S.A.-ren hurrengo urteko aurrekontuak jorratuko dira gaur, 18.00etan, gauzatuko den osoko bilkuran.

Gai ordenaren beste puntuak honako hauek dira: 2024 ekitaldirako Azkoitiko Udaleko langileen plantillaren eta lanpostu zerrendaren hasierako onespena; 2023-2025 Azkoitiko udaleko dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2024ko aurrekontura egokitzea; eta Azkoitiko Udala UEMA mankomunitatera atxikitzea eta bere estatutuak onartzea.