Gabon Kantu eske herrikoia egingo dute Alegian
Txintxarri Abesbatzak antolatuta, kantu eskean aterako dira Alegian abenduaren 24ean
Alegiako Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak aurrera jarraitzen du bere etapa berrian. “Herritarrak protagonista izateko” helburuarekin ekimenak antolatzen eta bultzatzen jarraitzen du abesbatzak eta, helburu honen baitan, Gabon Kantu eske herrikoia antolatu dute berriro aurtengo eguberrietarako. Eguberri bezperan, abenduaren 24an, kantu eskean aterako da herritar talde bat. Herriko musikarien txistu eta trikitixaz lagunduta egingo dute gainera eta Olentzero eta Mari Domingiri harrera egingo diete horrela. Bildutako dirua Mukwano Lagun Elkartearentzat izango da. Afrikako haurtzaroa zaintzeko irabazi asmorik gabeko elkartea da hau.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”