Emakumeek musikan duten presentzia, erreformatorio frankistetako errepresioa eta ikasketak homologatzeak emakume migratuentzat duen garrantzia izango dute hizpide abenduan zehar Errenteriako Emakumeen Etxean.

Abenduko egitaraua gaur hasiko da, Hatxerekin kontzertua, tertulia eta bizkotxoa izeneko saioarekin, 19.00etatik aurrera.

Idoia Hernández Toledo Hatxe piano-jotzaile eta konpositoreak gidatutako saio honetan, musika, irudiak, musikaren gorputza eta zaintzaren musikaren inguruko solasaldia egingo dute. Gainera, bizkotxo goxo bat dasta-tzeko eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Hurrengo jarduera abenduaren 16an izango da, 11.00etan. Las desterradas hijas de Eva mahai-ingurua antolatu da Mariaje López, Consuelo García del Cid Guerra eta Fátima Díez idazleen parte-hartzearekin.