Udalak urriaren amaieran jakinarazi zuenez, TAO kontratu berria sinatu du eta kontratu berri honek aldaketa nagusi bat ekarriko du. Aurrerantzean Barrena eta Rondilla kaleak bertakoentzako gune izango dira gauez, baita eguerdietan ere. “Abenduaren 18an, astelehenean, sartuko da indarrean aldaketa. Aurrez, ordea, margoketa lanak egin behar dira bi kaleetan, egoiliarrentzako guneak behar bezala marka- tzeko”, azaldu dute Udal ordezkariek.

Astelehenean sartuko da indarrean kontratu berria, eta beraz, ordutik aurrera, gauetan egoiliarrek baino ezingo dute aparkatu bertan, 19.00etatik 08.00etara, hain zuzen. Gainera, TAO zerbitzurik ez dagoen orduetan ere egoiliarrentzat izango dira ezkerraldeko leku horiek. Eguerdietan, 13.30etatik 16.30etara bitartean, larunbat arratsaldetan, 13.30etik aurrera, eta igandeetan egun osoz.