Aurten ere, gabonetako festen atarian, eskualdean badira zenbait elkartasun azoka. Ibarran, besteak beste, urtero Misio Taldeak antolatzen duen elkartasun azoka egingo dute abenduaren 17an hasi eta 23ra bitartean. Urterokoarekin jarraituz, San Bartolome parrokiako lokalean jarriko dute azoka. Antolatzaileek azaldu dutenez, lehen egunean, hilaren 17an, 10.00etatik 14.00ak bitarte egongo da zabalik azoka, eta gainontzeko egunetan, 17.00etatik 20.00etara egongo da irekita. Antolakuntza taldeko kide den Mikel Agirrek azaldu duenez, urtetik urtera “ezagunagoa” da azoka eta “jendearen parte-hartzea handia” izaten da.