Abenduaren 16an, Burrunbazale Eguna ospatuko da Ordizian. Burrunbazale Ordiziako lehenengo txaranga da, 2006an sortua. Urtero ospatzen dute Burrunbazale Eguna, egungo txarangako musikariak eta taldekide ohiak batzeko helburuarekin.

Aurtengo edizioa, hamaseigarrena dena, berritasunekin dator. “Edozein musikariri eta musikazaleri emango diogu aukera gurekin batzeko, eguerdiko kalejira irekian. Pieza errazak joko dira, edonorentzako modukoak”, adierazi du Burrunbazale Txarangak. “Dagoeneko hainbat lagunek esan dute elkartuko zaizkigula, beraz, talde zabala izango garelakoan gaude”, jakinarazi dute txarangako kideek.

Musikak eta festak arratsaldean jarrituko du, sagardotegian egingo duten bazkariaren ostean. Alde zaharra kalejirarekin alaituko du musika talde ordiziarrak.