Burrunbazale Eguna ospatuko da hilaren 16an
Edozein musikarik edo musikazalek parte hartu ahalko du Burrunbazale Txarangarekin
Abenduaren 16an, Burrunbazale Eguna ospatuko da Ordizian. Burrunbazale Ordiziako lehenengo txaranga da, 2006an sortua. Urtero ospatzen dute Burrunbazale Eguna, egungo txarangako musikariak eta taldekide ohiak batzeko helburuarekin.
Aurtengo edizioa, hamaseigarrena dena, berritasunekin dator. “Edozein musikariri eta musikazaleri emango diogu aukera gurekin batzeko, eguerdiko kalejira irekian. Pieza errazak joko dira, edonorentzako modukoak”, adierazi du Burrunbazale Txarangak. “Dagoeneko hainbat lagunek esan dute elkartuko zaizkigula, beraz, talde zabala izango garelakoan gaude”, jakinarazi dute txarangako kideek.
Musikak eta festak arratsaldean jarrituko du, sagardotegian egingo duten bazkariaren ostean. Alde zaharra kalejirarekin alaituko du musika talde ordiziarrak.
Temas
Más en Bertan
-
EAJ/PNV de Usurbil se congratula de la obra de Barrenkale se haya adelantado a 2027
-
Aretxabaleta y Eskoriatza volverán a unirse por el deporte femenino y la igualdad
-
Protestas en Irun ante la posible sanción a un mando del Alarde tradicional
-
Pasaiako Udal Euskaltegiak XXXII. Kultur Astea ospatuko du otsailaren 2tik 6ra