Beasain Kirol Sarien aurtengo ediziorako hautagaiak aurkezteko epea jada zabalik dago. Beasaingo Udalak herritarren esku uzten du saria jasoko duten kirolarien izenak proposatzea. Herritarrek izena eman dezakete abenduaren 13ra arte. Horretarako izena eman nahi dutenek Beasain telefono aplikaziora jo beharko dute, baita ere Udalaren webgunean eta Antzizar kiroldegian ere eman daiteke hautegaien izena.

Sari emate ekitaldia abenduaren 27an izango da, 19.00etan, Igartzako Jauregian. Sariak bi kategoriatan banatuko dira; alde batetik Urteko Kirol Sariak, eta bestetik Ohorezko Kirol Sariak. 2023.urteko Kirol Sariak ondorengoak izango dira: Emakumezko Kirolari edo Kirol Taldeari Saria, Gizonezko Kirolari edo Kirol Taldeari Saria, Kirol Jardunaldiari Saria, Erakunde Babesleari Saria, eta Sari Nagusia. Ohorezko Kirol Sariak, aldiz, bi izango dira: Kirol Ibilbideari Ohorezko Saria, eta Ohorezko Beasain Saria.

Beasain Kirol Sarien lehenengo edizioa 2016an izan zen. Sortutako ekimena Udalak, Beasaingo edo Beasainen kirol alorreko jarduera bultzatzeko aukera paregabea da, sustatzen edota emai-tzetan nabarmendu diren pertsonen eta erakundeen aipamen berezia egiteko eta jende aurreko aitortza eta esker ona adierazteko helburuz.

Sarien ikur berria

Beasain Kirol Sariak irudi berria du, Tandem enpresak sortua. “B, K eta S hizkiak molda-tzen dira sorkuntza honetan eta Beasaingo armarriaren koloreak nahastuta, kirol jarduera ezberdinen mugimendua irudikatzen da. Oroigarri eta sari guztietan nabarmenduko da irudi hau, sarien nortasun propioa eta bereizgarritasuna indartzeko”, azaldu du Udalak.