Irungo gaztelekuek programa zabala antolatu dute abendurako
Bai Artiakoak, baita Martindozeneakoak ere, jarduera ezberdinak gauzatuko dituzte
Irungo Udaleko Gazteria arloak antolatuta, Artia eta Martindozeneako gaztelekuak eta GazteARTEan Konekta zerbitzua 12 eta 17 urte bitarteko nerabe eta gazteei zuzendutako jardueren programazio zabala antolatu dute abendurako.
Hilabete osoan, irundar gazteek aisialdiko eta denbora libreko jarduera-eskaintza erakargarria izango dute, baita aire zabaleko kirol-jarduerak ere. Tartean, sukaldaritza klase bat, lettering edo hitzak marrazten ikastekosaio bat edo origami tailer batean parte hartzeko aukera izango dute.
Gainera, Martindozeneko gaztelekuak bi gune izango ditu ikasturte honetan ere adinaren arabera banatuak. Ostiralero eta larunbatero gaztelekuko bigarren solairua 15 urtetik 18ra bitarteko gazteentzako bakarrik izango da, irundar gazteentzat proposamen interesgarriak sortu eta gara ditzaten.
Programa guztiak www.irun.org/es/gazteartean webgunean aurkitu daitezke. Bestalde, jarduera gehienak doakoak izango dira, eta izen-emateak gaztelekuetara bertara joanez, gazteleku@irun.org posta elektronikoaren bidez edo WhatsApp bidez, 690 706 471 telefonora mezu bat idatziz, egin daitezke.
Temas
Más en Bertan
-
El Gobierno central incorpora Plaiaundi en el mayor plan de restauración de humedales de la historia
-
EAJ/PNV de Usurbil se congratula de la obra de Barrenkale se haya adelantado a 2027
-
Aretxabaleta y Eskoriatza volverán a unirse por el deporte femenino y la igualdad
-
Protestas en Irun ante la posible sanción a un mando del Alarde tradicional