Ordizian erosteak urrezko egiten zaitu sentsibilizazio kanpaina abiatu dute Ordiziako merkatari eta ostalariek, ordiziarrak herrian bertan erosteak duen garratziaz ohartarazteko.

Abenduran 9a bitartean, Ordiziako saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek gozagarri bat eskuratzeko aukera izango dute; bonboiak. 10.000 bonboi kaleratu dira, horietako bi urrezkoak. Bi bonboi bereziek sari bana dute: herriko saltokietan gastatzeko 500 euro.

Maitane Álvarezen, Ordiziako alkateordearen hitzetan: “Gure herriari argia, bizia eta indarra ematen diote herriko saltokiek, eta hala izaten jarraitzea nahi dugu. Horretarako, erosleok kontziente izan behar gara herrian dugun altxorraz, eta bertan kontsumitzeko deia egiten dugu”. Bestalde, sentsibilizazio kanpainak “ezinbestekoak” direla adierazi du Álvarezek.