500 euroko bi bale, Ordizian erosten dutenentzat
Ordiziako merkatari eta ostalariek sentsibilizazio kanpaina bat abiatu dute, hilaren 9a bitartean
Ordizian erosteak urrezko egiten zaitu sentsibilizazio kanpaina abiatu dute Ordiziako merkatari eta ostalariek, ordiziarrak herrian bertan erosteak duen garratziaz ohartarazteko.
Abenduran 9a bitartean, Ordiziako saltokietan erosketak egiten dituzten herritarrek gozagarri bat eskuratzeko aukera izango dute; bonboiak. 10.000 bonboi kaleratu dira, horietako bi urrezkoak. Bi bonboi bereziek sari bana dute: herriko saltokietan gastatzeko 500 euro.
Maitane Álvarezen, Ordiziako alkateordearen hitzetan: “Gure herriari argia, bizia eta indarra ematen diote herriko saltokiek, eta hala izaten jarraitzea nahi dugu. Horretarako, erosleok kontziente izan behar gara herrian dugun altxorraz, eta bertan kontsumitzeko deia egiten dugu”. Bestalde, sentsibilizazio kanpainak “ezinbestekoak” direla adierazi du Álvarezek.
Temas
Más en Bertan
-
La Gabonetako Krosa de Irun abrirá sus inscripciones el 17 de septiembre
-
La Diputación subvenciona con 35.000 euros el primer refugio climático de Legazpi
-
Irun celebrará en otoño la primera Txaranga Topaketa
-
Deba acogerá un taller para huir de las modas y optar por los sistemas de calefacción más eficientes para las viviendas