Gaurtik aurrera Hernaniko Udalaren 2024ko egutegia jaso ahal izango dute herritarrek, dohainik. Udaletxeko harreran (HHZn) eta Biteri kultur etxean egongo dira eskuragarri.

Oskarbi Sein herriko artistaren ilustrazioa darama hurrengo urteko egutegiak. Hernaniko txoko bat marrazteko eskatuta, Urumearen ibaiondoan sortu duen irudi bukolikoak apainduko ditu Hernaniko etxeak datorren urtean.

Bide batez, datorren astean udaletxea itxita egongo dela abenduaren 4 eta 8an jakitera eman dute eta, aldiz, asteartetik ostegunera zerbitzuak ohiko ordutegian emango dira.