Euskararen Eguneko ekitaldiak hasi dira jada Zumaian. Lehenengoa atzo izan zen Julene Azpeitia ipuin lehiaketako sari banaketarekin. Ondoren literatura emanaldi musikatua egon zen. Bihar ikastetxeetan HH eta LHko neska-mutilei Zumaiako plazak lantzen dituen 2024ko egutegia banatuko zaie. DBH4ko ikasleek emanaldi bat izango dute.

Larunbatean Larraina euskara elkartearen batzar irekia egingo dute Alondegiko Moila gelan 11.00etan. Bideo lehiaketaren sari banaketa egingo dute toki berdinean 13.00etan eta ondoren bazkaria egingo dute Kupelan. Igandean, Euskararen Egunean, filmak proiektatuko dituzte Aita Marin 17.00etatik aurrera.