Deba Harategiak irabazi zuen atzo Ordizian egin zen Gipuzkoako XXIV. Odolki Lehiaketa, lortutako 183,8 puntuei esker. Bigarren postua Olano Harategiarentzat izan zen (178,5 puntu), eta hirugarrena Txarri Txiki Harategiarentzat (166 puntu). Guztira, Gipuzkoako 17 harategik parte hartu zuten odolkiaren kontsumoa sustatzea eta zabaltzea helburu duen lehiaketan.

Eneko Azurmendi (Lazkaoetxe Jatetxea, Zaldibia), Iker Markinez (Kaxola, Beasain), Yuli Aparicio (Bai Bidea Jatetxea, Zumaia - Jakitea), Arantxa Arrizabalaga (Kattalin Erretegia, Beasain), Juanma Garmendia (FECOGA), Tere Madinabeitia (Goierriko Hitza), Eli Belauntzaran (Diario Vasco), Aitor Buendia (La Ruta Slow, Radio Euskadi), eta Cristina Lirolak (Basque Culinary Center) osatu zuten epaimahaia.

Gipuzkoako Merkatarien Federazioko Harakin elkarteak eta Ordiziako Udalak antolatu zuten lehiaketa.