Ordiziak kafe kapsulak biltzeko zortzi puntu berri ditu
Auzo-konpostari bultzada emateko eta parte-hartzaileak erakartzeko kanpaina abiatu du Ordiziako Udalak
Ordiziako Udalak kafe kapsulak biltzeko zortzi puntu berri ipini ditu. Edukiontzi hauek olioa eta erabilitako arropa jasotzeko edukiontzien ondoan kokatu dira.
Aluminiozko eta plastikozko kapsulak bota daitezke zortzi edukion- tzi berri hauetara. Kapsulak, erabili ostean, bere horretan bota behar dira, ustu gabe; izan ere, kapsuletako kafe hondarra ongarria egiteko erabiliko da. Plastikoarekin eta aluminiorekin, aldiz, edukiontziak edo hiri altzariak egingo dira.
Kafe kapsulak biltzeko edukiontzi berrien instalazioa, Europako Hondakinen Prebentzio Astearen baitan kokatzen da. “Oso garrantzitsua da bizi garen momentuan neurriak hartzea, bai hondakin gutxiago sortzeko, baita sortzen dugunari bigarren bizi bat emateko ere”, azaldu du Maitane Álvarezek, Ordiziako alkateordeak.
Auzo-konposta
Auzo-konpostari bultzada emateko helburuz eta parte-hartzaileak erakartzeko gogoz, Ordiziako Udalak, Galemys enpresaren bitartez, kanpaina bat abiatu du. Honen baitan, informazio stand bat ipiniko da udaletxeko arkupean edo plazan, gaur arratsaldean, 17.00etatik 20.00etara. Haurrek konposta egiteko prezesuan trebatzeko jolasak egingo dira bertan. Hurrengo hitzordua asteartean izango da, 10.00etatik 13.00etara.
Temas
Más en Bertan
-
Bergara: Berener instalará en julio sus primeros paneles fotovoltaicos en el colegio San Martín
-
Trintxerpe dará la bienvenida a Inude eta Artzainak
-
Permacultura: las clases magistrales de la naturaleza como tutorial
-
“No voy a decir que siendo payasa haya encontrado el sentido de la vida, pero sí un camino bonito y divertido”