Lezoko Udalak Poesia Kaia egitasmoa burutu du
Aurten Josefa Galarragaren semea, Aurelio Aguirre galiziar poeta, omenduko dute hainbat ekitalditan
Lezoko Udalak Poesia Kaia egitasmoa burutuko du aste honetan, gaurtik larunbatera arte. Aurten, berrikuntza gisa, Aurelio Aguirre Galarraga galiziar poeta omentzeko ekitaldiak antolatu dira. Maria Josefa Galarraga lezoarraren semea zen.
Izan ere, gaur 19.00etan Kultura Aretoan Adolfo Muinosek, Rianxoko alkate ohia eta pedagogoak, Aurelio Aguirre Galarraga galiziar poeta handiaren inguruko hitzaldia eskainiko du.
Bihar, 19.00etan Gezala Auditoriumean, Euskadi-Galizia errezitaldi musikatua izango da. Errezitatzaileak Antton Kazabon idazle oiartzuarra eta Xosé Estévez historialaria izango dira. Batak euskaraz irakurriko du eta besteak, galegoz. Aurelio Aguirre, Rosalía de Castro, Antton Kazabon eta LanderZurutuzaren poemak errezitatuko dituzte. Musika Suo-Gân taldeak jarriko du.
Ostegunean, 19.00etan Kultura Aretoan, Aurora Luquek (2022ko Poesia Sari Nazionala) eta Maite Lopez de las Herasek, Safo poetaren euskaratzaileak eginiko hitzaldi-errezitaldia eskainiko dute.
Egitarauarekin amaitzeko, azaroaren 25ean, larunbatean, 19.00etan Gezala Auditoriumean, lau olerkari entzutetsuren eta musikari baten errezitaldia entzuteko aukera egongo da.
Temas
Más en Bertan
-
“Algunos miembros de Puro Relajo no sabemos dónde vamos a tocar hasta un día antes del concierto”
-
"Recibir el Txapelaundi Saria me ha dado mucha alegría, porque siempre he estado muy vinculado al barrio"
-
Astigarraga cerrará el 18 de agosto Santio Zeharra por obras
-
“Con la ‘eutanasia cero’, el modelo de la perrera ha pasado a ser el de un centro de adopción de perros ”