Bihartik azaroaren 25era bitartean, Usurbilgo tren geltokirako sarbideak aldatuko dira, geltoki berria eraikitzeko obrak direla eta. ETSk jakinarazi duenez, bi aldaketa izango dira, denbora gutxian.

Honenbestez, bihartik azaroaren 25era, iparraldeko nasak soilik funtzionatuko du; hau da, egungo geltokiari itsatsita dagoen trenbideak. Trenbide hori erabiliko da Donostiara zein Oriora joateko.

Gainera, datorren astean, astelehenetik ostiralera, biak barne, obrek eragina izango dute trenen joan-etorrian ere. Bertan behera geldituko dira Zarauztik 7.20an eta 8.20an Donostiara abiatu ohi diren trenak.

Bestalde, hilaren 26tik aurrera, hegoaldeko nasak soilik funtzionatuko du, “beste abisu bat eman arte”, eta, kasu horretan, bigarren eta hirugarren trenbideak erabiliko dituzte. Geltoki zaharrean erosi edo ezereztu beharko dira bidaia txartelak.