Aiako udal eraikinak energiaz hornitzeko eguzki plakak jarriko dizute. Udaletxean 14 jarriko dituzte eta kultur etxean 21, zehazki.
Horrela udaletxeak eta kultur etxeak behar duen argindar guztia sortzea aurreikusten dute. Lanek 30.000 euro inguruko kostua izango dute eta jasotako dirulaguntzari esker erdia baino gutxiago hartuko du Udalak beregain. Energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorearen sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako dirulaguntza lortu du Udalak eta 17.000 euro inguru jasoko ditu lanak egiteko.