Alaia Gaztelumendi Alaiart artista oiartzuarra Arditurrin eta meatzeetan lan egin duten emakume eta gizonen lan gogorra ikusarazi eta aitortzeko mural erraldoia sortzen ari da, Oiartzungo Udalak eskatuta.

60 metro koadroko harri eta azulejuz egindako mosaikoa sortzen dabil momentu honetan eta oinarri nagusia bukatu du dagoeneko. Herritarrekin batera hasitako proiektua orain herritarrekin borobildu nahi du, beraz oiartzuarrek obran parte hartzeko hiru lantegi antolatu ditu. Gaztelumendik hiru igande goizetan egingo ditu saioak, azaroaren 19an, 26an eta abenduaren 3an, 10.30etik 12.30era Arditurriko aterpean.

Obra hau sortzeko bere alea jarri nahi duen hamabi urtetik gorako edozein oiartzuarrek hartu dezake parte lantegietan. Hamar lagunen-tzat tokia izango da egun bakoi-tzean eta udaletxean eman beharko da izena (943 490 142 telefonora deituta edo oiartzun@oiartzun.eus helbidera idatzita). Saioetara arropa zaharra eta lanerako eskularruak eramateko eskatu du sortzaileak.

Meategiarekin lotura duten familiei gonbita berezia luzatu diete Udalak eta artistak: “Bertan lanean ibili ziren meatzarien senideak ere sorkuntza prozesu honen parte izatea nahiko genuke”.