Legazpiko Andraitz taldeak saskibaloi eskolen topaketa antolatu du igande honetarako. Lau klubek parte hartuko dute: Andraitz, Urretxu eta Zumarragako Goierri, Arrasateko Ointxe! eta Oñatiko Aloña Mendi. Partida guztiak Domingo Agirre ikastetxeko kantxan jokatuko dira.

Lau klubetako kimu mailako neskek eta mutikoek jokatuko dute. Lehen partida 10.00etan jokatuko da. Andraitzek Goierri Frutas Martinezen aurka jokatuko du. Ondoren, 10.50ean, Goierri Frutas Martinez taldeko neskek eta mutikoek Ointxe! Ikerlan taldekoen aurka jokatuko dute.

Hirugarren partida Aloña Mendi taldekoek eta Andraitz taldekoek jokatuko dute. Partida hori 11.40ean hasiko da. Bukatzeko, Ointxe! Ikerlan taldeko neskek eta mutikoek Aloña Mendi taldekoen aurka jokatuko dute. Azken partida hori 12.30ean hasiko da.