Villabonako eta Zizurkilgo merkatari elkarteak “herritarrek bertako saltokietan erosteko kanpaina” martxan jarri du eta 100 euroko lau opari txeke banatuko ditu ohiko bezeroen artean. Horretaz gain, etorkizuneko bezeroei bideratuko diete kanpainaren zati bat, eta parte hartzaileen artean Irrisarri Land-erako lau sarrera bikoitz zozkatuko dira. Jakinarazi dutenez, kanpaina abenduaren 2ra bitartean izango da martxan. Antola- tzaileek nabarmendu dute kanpainaren bitartez herriko saltokiak ezagutzera eman nahi dituztela. “Egunerokotasunean behar dugun guztia bertan erosi dezakegula erakutsi nahi dugu”, baieztatu dute.
- Multimedia
- Servicios
- Participación