Erosketen kanpainarekin hasi dira Villabonan
Abenduaren 2ra bitartean 100 euroko lau opari txeke eta beste hainbat sari zozketatuko dituzte
Villabonako eta Zizurkilgo merkatari elkarteak “herritarrek bertako saltokietan erosteko kanpaina” martxan jarri du eta 100 euroko lau opari txeke banatuko ditu ohiko bezeroen artean. Horretaz gain, etorkizuneko bezeroei bideratuko diete kanpainaren zati bat, eta parte hartzaileen artean Irrisarri Land-erako lau sarrera bikoitz zozkatuko dira. Jakinarazi dutenez, kanpaina abenduaren 2ra bitartean izango da martxan. Antola- tzaileek nabarmendu dute kanpainaren bitartez herriko saltokiak ezagutzera eman nahi dituztela. “Egunerokotasunean behar dugun guztia bertan erosi dezakegula erakutsi nahi dugu”, baieztatu dute.
Temas
Más en Bertan
-
Centro Médico DOSS: la salud desde una mirada integral y coordinada
-
Aprende a cuidar tu cuerpo, tu hogar y tu entorno con los cursos naturales de Aretxabaleta
-
Adiós al Zipi-Zape tras 35 años: "He visto crecer a dos generaciones de zumaiarras"
-
Lurraldebus suma seis nuevas expediciones entre Elgeta y Bergara