Jasone Osorok Arrakasta, bere lehen saiakera liburua, aurkeztuko du Pitxintxun gaur, 19.00etan. Zer den arrakasta galderaren erantzunaren bila aritu da eta ibilbide horretan arrakasta lortu duten hainbat pertsonaren laguntza izan du: Porrotx pailazoa; Eneko Atxa sukaldaria; Izaro Andres musikaria; Harkaitz Cano idazlea; Eva Domingo kazetaria; Maider Egues kazetaria; Jon Garaño zine-zuzendaria; Aizpea Goenaga antzerkilaria; Markel Irizar txirrindularia; Itziar Ituño aktorea; eta Gorka Urbizu musikaria. Liburuak elkarrizketatuen hausnarketak biltzen ditu, baita Osororenak eta arrakasta hitzari zentzua ematen saiatu diren beste autore batzuenak.