Errenteria: Torrekuak teknologia libreetan trebatzeko saioak eskainiko ditu
TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak ziklo bat antolatu dute profil desberdinetara bideratuak
TEKS elkarteak eta Errenteriako Udalak elkarlanean antolatuta, astelehenetik urte bukaera arte formazioen ziklo bat eskainiko dute Torrekua eraikineko hirugarren solairuan. Guztira hamar saio egongo dira eta izen-ematea zabalik dago http://teks.eus webgunean.
Hurrengo bost gaiak ardatz izango dira: Ekonomia Soziala, Software Librea, Hardware Librea, Garapen Aurreratuak eta Teknologia Denon-tzat deritzona. TEKS elkartea, Euskal Herrian teknologia libreak eta ekonomia soziala uztartuta lantzen dituzten enpresa eta eragileak saretzeko sortutako elkartea, Torrekuak emandako harreman eta babesean sortu da, eta orain, formazioen esparruan pauso berri bat eman nahi du Udalarekin elkarlanean.
Aditzera eman dutenez, teknologiaren formazioa garatzaileen ikuspegitik hasi eta edozein herritarren erabilera mailaraino zabalduko da, beraz eskaintza zabala izango da, euskaraz landutako ezagutzan oinarritua eta hartzaile profil ezberdinei bideratua. Lanketa berezia egingo da arrakala digitala pairatzen duten herritarrakformatzeko.
Formazio eskaintzan saio teorikoak, praktikoak, esperimentalak eta proiektuen sozializazioan oinarrituak gurutzatuko dira. Programa osoa http://teks.eus webgunean ikus daiteke.
Temas
Más en Bertan
-
"La mayor discapacidad es la ignorancia"
-
Ataungo Atseden-toki jubilatuen elkarteak San Joan bezperako afaria antolatu du
-
Eibar, Aretxabaleta y Soraluze se calan la txapela de campeones en el Torneo de Pelota de la Cuenca del Deba
-
La biblioteca de Dunboa de Irun celebra esta semana unas jornadas culturales