Bi-Tartean merkatari, ostalari eta zerbitzu elkarteak 33. urteurreneko azken ekitaldia egin zuen larunbat iluntzean, Urretxuko udaletxeko portaloian. Elkartea sortu zutenei aitortza egin zieten, azken urtean erretiroa hartu duten elkarteko kideei eskerrak eman zizkieten, merkataritza planoa aurkeztu zuten eta mokadutxoa egin zuten.

Fundatzaileei dagokionez, Asensio Agirrezabal, Miguel Angel Alonso, Ana Alvarez, Mertxe Cobos, Dionisio de Pedro, Luis Egiburu, Julio Frontela, Santiago Garcia, Jesus Mari Mendia eta Enrique Mendiola omendu zituzten.

Agirrezabali Begoña Cruzek eman zion oroigarria. Miguel Angel Alonsori dagokion oroigarria Leire Santillanek jaso zuen, Alonsoren izenean. Nekane Iturbek eman zion. Ana Alvarezi Jon Luqui Urretxuko alkateak eman zion oroigarria eta Mertxe Cobosi Rosa Maiza Zumarragako zinego-tziak. De Pedroren oroigarria bere alaba Milak jaso zuen, Cristina Garcesen eskutik. Luis Egibururen oroigarria Ane Salamerok jaso zuen. Maribel Fernandezek eman zion. Frontelarena Gaude alargunak eta Sefe semeak jaso zuten. Ana Telleriak eman zien. Santiago Garciarena Mertxe alabak jaso zuen. Ainara Comontesek eman zion. Mendiarena Josu semeak jaso zuen. Agurtzane Iturbek eman zion. Bukatzeko, Mendiolarena Enrique semeak jaso zuen. Anuntxi Goenagak eman zion.

Aurten erretiroa hartu duten merkatariak, berriz, Aitxu paperdendako Kizkitza Iurrebaso, Keros dendako Mariano Palenzuela, Lanbroa belardendako Aurori Zabaleta eta Urbe dendako Iñaki Urdangarin dira.

Iurrebasori Sandra Rodriguezek eman zion oroigarria. Rodriguezek erreleboa hartu dio. Palenzuelari Jose Luis Ruiz ilobak eman zion oroigarria, berak hartu baitu erreleboa. Zabaletari bere ahizpa Maria Eugeniak eman zion oroigarria. Bukatzeko, Urdangarini Karmele Azkarate merkatariak eman zion oroigarria.