Geltokiko plazako merkatariek, Zumarragan, Katxalin elkartearen martxaren aldeko artikuluen salmenta eta luntxa egin zituzten igandean. Augusto Salinasek musika jarri zuen eta bertaratuek Muga tabernak emandako txistorra, Lorea harategiak emandako gazta eta Ogi Berrik emandako pastelak jan zituzten. Jende asko hurbildu zen eta antolatzaileak oso gustura ageri dira.
Kamisetak eta gainontzeko artikuluak katxalin.org/eu/elkartasun-martxa webgunean eta Katxalinek Zumarragako plazako 5ean duen egoitzan ere eros daitezke (gaur, bihar eta etzi, 17.00etatik 19.00etara).