Ikasturte berriarekin batera, heldu da Galtzaundiren egitasmo berria. Izan ere, martxan da Euskara Taldeak eta Ibarrako Udalak Euskaltzaleen Elkartearekin elkarlanean sustatutako egitasmoa. “Euskara herriko komunikazio eta kohesiorako hizkun- tza izateko bidean, bertara iritsi berriei edota euskaratik urrun bizi diren herritarrei hizkuntzara gerturatzeko aukera eskaintzea da proiektuaren helburua”, azaldu digute. Horretarako, astero bi ordu inguruko saio irekiak egiten dira, eta bertan, dinamika erraz eta jolasen bitartez, jatorri ezberdinetako partaideek elkar ezagutu eta oinarrizko hitz eta esamoldeak lantzen dira euskaraz. .
- Multimedia
- Servicios
- Participación