Amasa-Villabonako Udalak adierazi duenez, 2024. urterako ordenantza fiskalak onartu ditu udal gobernuak. Azaldu digutenez, “ordenantza honen bidez, datorren urtean udalak jasoko dituen zergak eta tasen balioak zehaztu dituzte ordenantza berriari esker”, eta udalbatzako EH Bilduren babesarekin eta PSE-EE eta EAJ-PNVren abstentzioarekin onartu dira tasa berriak.

Alde batetik, udal zergen %1,9ko igoera adostu dute. Horrez gain, Hiri Ondasun Higiezinen zerga %0,1ean igotzea, Olaederra Kiroldegiko prezioak izoztuta mantentzea edo hondakinen kudeaketaren tasaren aldaketa onartu dituzte, besteak beste.